The Hustler (euskaraz Iruzurgilea) 1961eko Robert Rossen estatubatuar zinema zuzendari eta ekoizleak zuzendu, ekoiztu eta Sidney Carroll gidoigilearekin batera idatzitako drama film bat da. 1959ko Walter Tevis idazlearen izenburu berdineko eleberrian oinarritua dago. Paul Newman, Jackie Gleason, Piper Laurie eta George C. Scott aktoreek antzeztu zuten.
Zortzi Oscar Sarietarako izendapenak jaso eta bi irabazi zituen: Argazkigintza onenaren Oscar Saria (Eugen Schüfftan) eta Zuzendaritza artistiko onenaren Oscar Saria (Harry Horner eta Gene Callahan).
1986an Martin Scorsesek zuzendutako The Color of Money jarraipena izan zuen.
© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search